
AZKEN ARTIKULOAK
Xabier Madariaga: “Korrespontsalen munduan lana aurki daiteke, baina bilatu beharra dago”

Multimedia Komunikazio Unibertsitate masterraren bozeramaile den Terese Mendigurenek hitzaldia eman zuen atzo Bizkaiko Campuseko komunikazio zientzietako fakultatean. Bertan kurtso eta gradu desberdinetako ikasleak egon ziren entzuten.
Mendigurenek Masterraren kurtso hasiera aurkeztu zuen eta masterraren ezaugarriak, ordutegiak eta informazio gehiagarria eman zuen. Gero, Xabier Madariaga kazetari Euskaldunak kazetaritzaren sektorean izandako lan esperientzia azaldu zuen.
Aurreko urteetan bezala, 9 irakasgai derrigorrezkoak izango dira eta 4 aukerakoak. Aurten hiru hautazko berri aurkeztu dituzte marketin digitala, alegia. Ordu lektibo guztiak arratsaldez emango dira, eta guztira (hautazkoak barne) 39 kredituko balioa izango dituzte.
Xabier Madariaga kazetari Euskaldunak kazetaritzaren sektorean izandako lan esperientzia azaldu zuen. Gonbidatuak Ikasketa garaian Londonen egin zituen praktiketan jazandakoak kontatu zituen, eta nola esperientzia honek bere etorkizunean influentzia izan zuen. Ikasketak amaitu ostean Londoneko plaza ezin izan zuenez lortu, Jerusalemera joan zen ikastera eta hango korrespontsal freelance bihurtu zen.
Gaur egun Xabier Madariaga Ur Handitan telebista saioan dago lanean, baina batek daki non egongo den azken lan hau amaitu ostean.
Multimedia Komunikazioko Unibertsitate Masterrak antolatutako hitzaldian kurtsoari buruzko informazioa eta ordutegiak eman ziren

Multimedia Komunikazio Masterraren kurtsoaren hasiera Euskal Herriko Unibertsitatean
Xabier Madariagak atzerriko korrespontsal moduan izandako esperientziari buruz hitz egin du masterraren mintzaldian
Multimedia Komunikazioko Masterrari hasiera eman zioten beste urte batez atzo Euskal Herriko Unibertsitatean. Xabier Madariaga, Euskal kazetaria, izan zen gonbidatua bere esperientzia kazeta-lan munduan kontatzeko.
Unibertsitate master honek komunikabideetan, ikasleak enpresetan eta interneten ateratzen ari lanbide berrietarako prestatzea du helburu. Behar berriak agertuz doaz teknologia aurrera doan heinean, eta lanbide horiek jardun berriei erantzuteko sortzen dira.
Ikasleak komunikatzeko gaitasuna garatzea, euskarri eta pantaila desberdinetan aritzeko prestatzea eta pertsonen harremanak eta datuen multzoak kudeatzeko gaitzea dira masterra dituen helburu nagusiak. EHUk eta ETBk bat egin dute egitasmoa aurrera eramateko baliabideak eskainiz, multimedian ari diren hedabide eta profesionalekin batera.
Xabier Madariagak, Euskal Telebistako kazetari ezagunak, kazetaritza azken kurtsoan ikasten zegoelarik, Euskal Irratian hasi zen berriemaile eta telebistan zenbait agerpen egin zituen.
Gradua amaitu zuenean, ETBko buruei Jerusalemera joatea proposatu zien. Irratiak berri bat egunero erosiko ziotela esan zuten baina telebistak ez zion garantia zehatzik eskaini; kazetariak momentuko urduritasuna adierazi zuen: “Ez zen askorik eta guztia bertan behera geratzea oso erraza zen”.
Jerusalemen 3 urte eman zituen, bere lanbidea sendotzen eta gehiago ikasten. Euskal Herrian eta atzerrian lan egin zuen urte askotan, eta orain “Ur Handitan” proiektu berria aurkeztu du, ETB2n emango den elkarrizketa saioa.

Boluntak antolatutako III Boluntariotza Azoka ospatu da EHUko Bizkaiko Campusean
Bolunta agentziak antolatutako III Boluntariotza Azoka ospatu zen atzo Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen inguruan, EHUko Bizkaiko Campusean (Leioa). 25 elkarte inguru hartu dute parte ekintza honetan stand, tailer eta hitzaldien bitartez, elkartasuna eta giza parte hartzea sustatzeko unibertsitateen ikasleen artean.
Aurtengo azoka beste urteetan izandako arrakasta jaso zuen. Bertan DYA, Gurutze Gorria edo Apnabi bezalako elkarteak aurkeztu ziren unibertsitateko ikasleen interesa piztuz. Elkarte bakoitzeko hainbat boluntario heldu ziren Leioara haien esperientzia eta ezagutza helarazteko.
2001. urtea "Boluntariotzaren Nazioarteko Urtea" hautatu zuten Erakunde Batuek. Ospakizun hori aprobetxatuz, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Bizkaia Kutxak eta EDE Fundazioak, ahaleginak batzea erabaki zuten Bizkaiko erakunde solidarioen eta euren boluntarioen sustapen-beharrak betetzeko.
2002ko urtarrilean abiarazi zen ofizialki bolunta, hain zuzen, Bizkaiko gizarte-mugimendua garatzen eta hobetzen laguntzeko asmoz. Zerbitzu integrala, doakoa eta kalitatezkoa ematen die irabazi-asmorik gabeko erakundeei, boluntarioei eta boluntariotzan lan egiten hasi nahi duen guztiei.
Hainbat elkarte batu dira Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen inguruan


Gazteen Gurutze Gorria
Parte hartu zuten elkarteen artean, Gazteen Gurutze Gorriak jende gehienen interesa piztu zuen. 6 urtetatik 30 urtetara arteko ume eta gazteak osatzen dute elkarte hau. Nahiz eta zuzenbide-formarik ez izan, gazte elkarte baten nortasuna dauka eta bere eginkizunak garatzen ditu Gurutze Gorriko Nazioarteko Mugimenduaren balioetan oinarrituz: gizatasuna, inpartzialtasuna, neutraltasuna, independentzia, batasuna, unibertsaltasuna eta eskuzabaltasuna.
2017-2018 kurtsoari hasiera eman dio Spik Hizkuntza laborategiak
EHUko Bizkaiko campuseko komunikazio fakultatean egonda bertako ikasle asko hurbildu dira matrikula betetzera
Spik Hizkuntza laborategiak urte lektibo berriari eman dio hasiera 2017-2018 kurtsoan. Bizkaiko campuseko Gizarte eat Komunikazio Fakultatearen bigarren solairuan ireki da jadanik matrikula egiteko epea. Kurtsoaren hasierarekin batera, Hizkuntza Laborategiak aurtengorako kaleratu dituen eskaintzak eta tarifak argitaratu ditu bai internet bidez bai fakultatean zehar.
Spikek aurten eskaintzen ditu euskarazko B1, B2, C1 eta C2 tituloak lantzeko kurtsoak. Ingelesez, aldiz, A2, B1, B2 (first), C1 (advanced) eta C2 (proficiency) eskaintzen dira.
Prezioak begiratuz nahiko tarifa desberdinak aurkitzen ditugu. Euskarazkoak diren klaseak merkeagoak dira, eta ordu gehiago emateko posibilitatea dago. Paketerik handiena, 330 orduekin 730 euroko prezioa du. Ingelesez, aldiz, paketerik handienak 120 ordu ditu bakarrik, prezio berdinean. Klase orduak goizeko 8etatik arratsaldeko 6etara daude finkatuta. Orduak zehazki aztertzeko bisitatu Spiken web orrialdea (Behean esteka)
Dudarik gabe, Spikek proposatzen duen eskaintza oso interesgarria dira zuzeneko klaseak. Ikasi nahi duzun hizkuntza iraksale natibobatekin ikas dezakezu, tutoria pertsonaletan eta maila ezberdinetan. Hau da: Irakaslea zuretzat partikularki izanen duzu ordu lektiboetan. Momentuz zerbitzu hau bakarrik ingelesez ematen da baina posiblea da demandari esker euskarazko zerbitzua ere lortzea. Izan ere, spikek kurtsoan zehar aldaketak eta berrikuntzak egin ohi ditu.
Klaseak internet bidez
Oso interesgarria izan da Spiken azken apostua. Hizkuntza laborategiak Edmodo bidezko ikasleen kudeaketa sustatu du bere akademian. Edmodo sare sozial bat da, Linkedinen antzerakoa, baina ikaskuntzara bideratuta. Honetan irakasleek eta ikasleek kontaktua izan dezakete uneoro, etxerako lanak bidali/jaso edota online azterketak egin daitzezke. Oso apustu ona denbora limitatua duenarentzako, horrelako abantailak eskertzekoak baitira batzutan.
