top of page

Steve Paulussen: "Sare sozialek ahaldundu edo muga gaitzakete"

Antwerpeko Unibertsitateko Komunikazio Ikasketen Saileko komunikabideetako eta kazetaritzako ikasketetako katedradun irakasleak sare sozialek berriensortz eta zabalkuntzan duten eraginari burz aritu da

Steve Paulussen Antwerpeko Unibertsitateko Komunikazio Ikasketen Saileko komunikabideetako eta kazetaritzako ikasketetako katedradun irakaslea da. Media, Politika eta Kulturako (MPC) ikerketa taldeko kidea.. 2000 eta 2012 artean, Ghent University-n ikertzailea izan zen Medikuntzako eta IKTen (iMinds-MICT) ikerketa-taldearen eta Kazetaritza Ikasketen Zentroan (CJS).

Kongresuan, sare sozialek berrien sortze eta zabalkuntzan duten eraginari buruz hiz egin zuen. Berrien produkzioa bost etapetan sailkatu zituen: hasiera eta behaketa, aukeraketa, prozesaketa eta edizioa, banaketa eta interpretazioa. Jendea ohiko hedabideetik kanpo albisteen berri izateko zailatasunak azaldu zituen.

Helburu komertziala duten enpresek sare sozialak erabiltzen dituztela erabiltzaileek haien produktua eros dezaten esan zuen. Hala ere, hausnarketa egin zuen esanez ez zuela uste sare sozialak ustelduta zeudenik ezta adieraspen askatasuna mugatzen zutenik, pentsatzen genuen baino iturri gehiago daudelako enpresen kutsadura estaltzeko.

#METOO Mugimedua

Tarana Burke, gizarte ekintzaile eta komunitateko arduraduna, "Me Too" mugimendua sortu zuen MySpace sare sozialean 2006. urtean. "Ahalduntzea enpatiaren bidez" bultzatzeko kanpaina, bortxakeria bizi duten emakumeen artean zabaltzea zuen helburu, batez ere komunitate azpigaratuetan.

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX Kongresua

2017

Urtero bezala, EHUk mugitutako kongresua ospatu da Bilboko Bizkaia Aretoan. Bertan, kazetaritzaren gaur egungo egoera eztabaidatu da eta sektorearen aditu eta profesional desberdinek ikerketa eta ikuspuntu desberdinak azaldu dituzte. Kongresuak irau duen bi egun hauetan kazetaritzaren 1.0tik 2.0ra igarotzeak sortu duen garapena ikertu da. Publikoaren artean ikasle, profesional, medioen ordezkari eta interesatuak egon dira arreta jartzen eta galderak egiten. Ziberkazetaritzaren munduan aurrerapenik egin da? Eskainitako jakituria baligarria da gaur egungo kazetaritarako? Zein da sektorearen etorkizuna? Galdera horiei erantzuna eta askoz gehiago gure kazetaritza kongresuaren saio berezian.

Thiglink

Laura Ahva Tampereko komunikazio unibertsitatean lan egiten duen ikerlari finlandiarra da. Bertan bi urteko (2017-2019) proiektuan lan egiten du eta kazetaritzaren izaera dispertsoa aztertzen du praktikan oinarrituz. Bere lana bi atal aztertzen ditu bereziki; batetik kazetaritza negozioaren  sakabanaketa eta bestetik nola teknologia berriek sakabanaketa hau bultzatzen duten.

 

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX.Kongresuan azaldu zuen bezala ikerketa honetarako sareko hainbat aldizkari aztertu zituen, baita aldizkari lokalak ere. Cafebabel izeneko web aldizkariaren inguruan azterketa sakona egin zuen. Cafebabel 2001. urtean sortu egin zen Erasmuseko ikasle batzuen eskutik. Cafebabel parte-hartzean oinarritzen den lehengo europar aldizkaria da, sei hizkuntzetan argitaratzen dena. Europar orori informatzeko eta ahotza izateko ahalmena ematen dio aldizkari honek Europako gazteriaren kezkak landuz eta  irudi erreala transmitituz.

 

Laura Ahva “Practice Theory” izeneko teorian oinarritzen da, honetan  kazetarien, audientziaren eta erdikoen (in-betweeners) teoriak batzen dira. Proiektu askotan erablili den teoria da (sozilogian, media ikasktetan...) eta praktikaren eragina gizarte edo kultura desberdinetan aztertzen duten teoriez osatuta dago.

 

“Practice Theory” esker profesional eta ez-profesionalen arteko desberdintasunak alde batera usten dira kazetaritza praktika soziala bihurtuz.

Laura Ahvak kazetaritzaren izaera dispertsoa aztertzen duen proiektua aurkeztu du Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX.Kongresuan

“Practice Theory” teoriari esker profesional eta ez-profesionalen desberdintasunak desagertu egiten dira kazetaritza praktika soziala bihurtuz

José Alberto García Avilés: “Hedabideen biziraupena berritzeko duten gaitasunean datza”

Hedabideek lau sektoretan egin ahal dituzte berrikuntzak: produktuan, antolaketan, kanaletan eta diru kontuetan

José Alberto García Avilés kazetari eta kazetaritza irakaslea da Miguel Hernández unibertsitatean Elchen. “Innovación del Periodismo” masterraren irakasle da ere, non gazteei proiektu berritzaileak aurrera eramaten laguntzen die.

 

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX.Kongresuan Jose Alberto Garcíasek inobazioaren esanahiaren eta Espainiako hedabide berritzaileenen inguruan hitz egin zuen hainbat adibide praktiko jarriz  jakinarazteko zeintzuk diren inobazio metodo nagusienak.

 

Jose Alberto Gaeciasek inobazioa prozesu bat bezala definitzen du; lehenengo arazoa identifikatu behar dugu eta ondoren arazo hau konpontzeko alternatiba berriak eta originalak proposatu behar ditugu. Konponbide hauek eraginkorrak izan behar dira, arrakastatsuak, bestela ez da izango berritzailea. Hau da, berritzailea izateko funtzionatu egin behar du.

 

Inobazio mota bi bereizten ditu Jose Albertok; batetik inobazio inkrementalak hobekuntza txikiak egiten dituzte. Bestetik inobazio disruktiboak produkzioan aldaketa radikalak egiten dituzte, benetan boteretsuak direnak.

 

Hedabideek lau zailetan egin ahal dituzte berrikuntzak. Lehenengo produktu edo zerbitzuekin erlazionatutako berrikuntzak daude. Gero erredakzioan dagoen prozedimendu edo antolaketan egin daitezkeen berrikuntzak daude. Hirugarren berrikuntzak kanaletan egiten dira, hau da zerbitzu edo produktuak banatzeko eran. Azkenik diruarekin zer ikusia duten aldaketak daude.

Amanda Brouwers: “Audientzia errealean oinarritu behar gara azterketa esanguratsu bat lortzeko”

Desberdintasunak alde batera uztea eta guztiengatik ikastea eta sortzeko aukera izatea oso garrantzitsua da ikerlari eta kazetarientzat

Amanda Brouwers kazetaritza eta hedabideen ikasketetan aritzen da Groningen unibertsitatean. Gaur egun 2016. urtean hasi zuen kazetaritza inguruko azterketa autoetnografikoan lan egiten du. Gainera audientzia azterketak, kaosaren inguruko azterketak eta artean oinarritutako inbestigazio metodoak aztertzen ditu.

 

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX.Kongresuan Amandak esan zuen bezala ezagutza ez da bakarrik edo isolatuta bereganatzen, audientzia mota askorekin erlazionatuz eta dialogatuz lortzen da, bakarrik ezin duzu ezer lotu.

 

Audientzia inplizitua audientzia imajinarioan datza, zure buruan sortzen dituzun egoerak eta jendea da, beraz audientzia inplizitu honekin lan egitea ez da batere espezifikoa. Amanda Brouwersek bere lanak audientzia errealera bideratzen ditu jendearekin kontaktua mantenduz.

 

“Media triangle” izeneko grafika batean oinarritzen da non produkzioa edo produktua, audientzia eta media edukia batzen diren. Hiru sistemak batera aztertzea zaila da eta proiektu askotan banakako analisia egiten dute hirurak konparatuz. Amanda Brouwersek ez ditu mugak aztertzen, baizik eta hiru sistemen arteko konexioa lantzen du talde moduan.

Puko Today eta Gizartea Gaur batera informazioaren sektorean

Gizartea Gaurreko erredaktore burua den Jona Ander Tapiarekin izan dugu hizketa sesio bat ziberkazetaritza kongresuari buruz.

Galderak
Agurra

© 2017 Puko Today Berri Elkartea. 

bottom of page